Klubak iragarri du
Kepa, zuri-gorri 2025era arte
eitb,eus
Etete klausula 80 milioi eurokoa izango da.
Athletic Clubek eta Kepa Arrizabalagak jokalariak akordioa sinatu dute eta horren arabera jokalariak talde zuri-gorian segituko du 2025ko ekainaren 30era arte.
Etete klausula 80 milioi eurokoa izango da.
Kontratu-berritze honekin itxita geratzen da jokalariaren etorkizuna. Beraz, momentuz, Kepak ez du Real Madrilen jokatuko.
Atezaina 10 urterekin heldu zen Lezamara, 2004an alebin zela eta ondoren talde zuri-gorriko maila guztietan jokatu zuen. Athleticek utzita Ponferradinan eta Valladoliden jokatu du ere.
Athletic Clubek eta @kepa_46 jokalariak akordioa sinatu dute eta horren arabera jokalariak gurean segituko du 2025ko ekainaren 30era arte. Deuseztatze klausula 80 milioi eurokoa izango da. #athletic pic.twitter.com/heE5dESuVe
— Athletic Club (@athletic_eus) 22 de enero de 2018