Itxi

Klausula ordaintzeko prest

Manchester Cityk Laporte fitxatu nahi omen du

Erredakzioa

Leer en Castellano

Ingalaterrako komunikabide ezberdinek diotenez, City prest dago Athleticeko jokalariaren etete-klausula ordaintzeko neguko merkatu honetan.

Aymeric Laporte, Realaen aurkako partida batean. Argazkia: EFE

Kepa Arrizabalagak 2025era arte kontratua berritu ostean, ematen zuen Athleticen urak baretuko zirela, baina Ingalaterrako hedabide ezberdinek diotenez, Manchester City prest omen dago Aymeric Laporteren etete-klausula ordaintzeko.

Ingalaterrako komunikabide batzuk diotenez, Cityk Laporte fitxatu nahi du neguko merkatu honetan eta 65 milioi euro ordaintzeko prest dago. Neguko merkatua urtarrilaren 31n ixten da. Hala ere, baliteke fitxaketa denboraldi amaieran gauzatzea.

Dena den, Manchester City Jonny Evans fitxatzeko nahian ere omen dabil, hedabide ingelesek publikatu dutenez. Evans, West Bromwich Albion taldean da, 25 milioi libratan tasatuta dago, baina West Bromwich mailaz jaisten bada, 3,5 milioi libragatik irten daiteke taldetik denboraldi amaieran.

Duela bi denboraldi ere, Manchesterreko klubak Aymeric Laporte fitxatu nahi izan zuen, baina jokalariak kontratua berritu zuen Athleticekin 2020. urteko ekainaren 30era arte.

 

Albisteak (3)