Itxi

Igandean 17:00etan

Vila-real-Athletic: Aldaketa bakarra hasierako hamaikakoan

Erredakzioa

Aurtenetxek jokatuko du Koikiliren ordez. Zerrendan, Iñigo Perez da nobedade nagusia.

Iñigo Perezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Iñigo Perezen itzulera da Joaquin Caparrosek eskainitako zerrendako nobedade nagusia. Athleticek Vila-realen aurka jokatuko du igande honetan Madrigalen 17:00etatik aurrera.

Iraizoz, Toquero, Koi, Ustaritz, San Jose, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Raul, Susaeta, Iraola, Orbaiz, Gurpegi, Ion Velez, Javi Martinez, Muniain, Aurtenetxe jokalariak ere zerredan dira.

Amorebieta, Igor Martinez, Ocio eta Ibai Gomez lesionatuak etxean geratu dira eta baita Balenziaga, Iturraspe, Castillo eta David Lopez ere, azken lau hauek erabaki teknikoa dela eta.

Hamaikakoan aldaketa bakarra

Aldaketa bakarra egingo du Joaquin Caparrosek Madrigalen arituko den taldean. Aurtenetxek jokatuko du Koikiliren ordez. Txukun arituta ere esku-hutsik itzuli zen Athletic Valentzia eta Sevillatik. Zerbait gehiago egingo beharko du igande honetan irabazteko.

Ustezko hamaikakoak:

Vila-real: Diego Lopez; Angel, Musacchio, Marchena, Capdevila, Bruno, Senna, Borja Valero, Cazorla, Rossi, Nilmar.

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ustaritz, Aurtenetxe; Susaeta, Gurpegui, Javi Martinez, Muniain; Toquero, Llorente.

Epailea: Fernandez Borbalan
Futbol-zelaia: Madrigal
Ordua: 17.00

Albisteak (3)

Bideoak (1)