Itxi

Madrigalen

Vila-real-Athletic (4-1): Zuri-gorrien akatsak, erabakigarriak

Sara Lavado

Erredakzioa

Markagailuari buelta eman dio Garridoren taldeak Nilmar, Cazorla, Rossi eta Montero jokalarien golekin. Atzelariek eta Gorka Iraizozek partida kaskarra jokatu dute.

Porrot mingarria jaso du Athleticek Vila-reali egindako bisitan (4-1). Gora-behera handiko neurketa egin dute bizkaitarrek eta akatsek erabaki dute emaitza.

Erritmo handiko lehen zatia Madrigalen eta Athletic ia konturatu gabe aurreratu da markagailuan. 5.ean buruz errematatu du Llorentek Aurtenetxeren erdiraketa (0-1). Hasiera ezin hobea.

Baina partida irekiegia zegoen eta Vila-real oso motibatua. 14. minutuan arrisku handiko kontraerasoa sortu dute etxekoek eta San Jose gutxigatik heldu da baloia aldaratzera. 22.ean Nilmarrek gutxigatik ez du baliatu Ustaritzek defentsan egindako akatsa. Bi minutu geroago Llorenterentzat izan da aukera. Musacchiok sarrera itsusia egin eta Susaetak aldaketa eskatu behar izan du 29.ean. De Marcos sartu da.

Hamar minututan markagailuari buelta eman dio Garridoren taldeak. Nilmarrek banakoa lortu du buruz 39.ean eta bigarrenean (44.ean) Gorka Iraizoz izan da protagonista. Atezaina ateratzean okertu da eta Cazorlak ez du huts egin (2-1). Kolpe latza bilbotarrentzat.

Bigarren zatian partida ''anestesiatzeko'' asmoz zelairatu da Vila-real, baina Athleticek ez dio utzi. Zuri-gorriak, nahi baina ezin. Urduri ziren Caparrosen gizonak eta horiek partida erabakita uztea zuten helburu. 70.ean hirugarrena barkatu du Rossik eta 74.ean zutoinan jo du Oscar Valeroren erremateak.

Binakoa gertu izan dute Caparrosenek baina azken minutuetan beste bi gol jaso dituzte. 3-1ekoa Rossirena izan da kontraeraso polita borobilduz eta azkena Monterok lortu du.

Horrelakoa izan da partida eitb.com-en

Fitxa teknikoa:

4 - Vila-real: Diego Lopez, Angel, Marchena, Musacchio, Capdevila, Bruno, Borja Valero (Montero, 84''), Cazorla, Cani (Senna, 70''), Nilmar (Matilla, 84'') eta Rossi.

1 - Athletic Club: Iraizoz, Iraola, San Jose, Ustaritz, Aurtenetxe, Gurpegui, Javi Martinez, Susaeta (De Marcos, 29''), Muniain (Gabilondo, 46''), Toquero (Ion Velez, 68'') eta Llorente.

Golak:
0-1, 6:'' Llorente;
1-1, 38'': Nilmar;
2-1, 45'': Cazorla;
3-1, 84'': Rossi;
4-1, 91''+: Montero.



Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)