Errege-Kopa (1/16, itzulera)
Athleticek sailkapena lortu du; Reala, Osasuna eta Union, kanporatuta
Erredakzioa
Zuri-gorriek Alcorcon hartu dute mendean eta final-zortzirenetarako txartela lortu. Realak eta Osasunak 2-1 galdu dute Almeriaren eta Deportivoren aurka, eta Sevillak Real Union jipoitu du (6-1).
Athletic Clubek Errege-Kopako final-zortzirenetarako sailkatu da San&' || 'nbsp;Mamesen Alcorcon garaituta (2-0).&' || 'nbsp;Ez dute hurrengo kanporaketarako txartela lortu&' || 'nbsp;Realak, Osasunak eta Real&' || 'nbsp;Unionek, txapelketatik at gelditu baitira.
Gainerako kanporaketetan&' || 'nbsp;Real&' || 'nbsp;Madrilek,&' || 'nbsp;Bartzelonak,&' || 'nbsp;Atletico&' || 'nbsp;Madrilek,&' || 'nbsp;Sevillak eta Vila-realek, besteak beste, sailkapena eskuratu dute.
Bihar ostegunean gelditzen diren lau kanporaketak amaituko dira. 20:00etan Getaferen eta Portugaleteren artekoa.&' || 'nbsp;Ondoren, Valentzia-Logroñes,&' || 'nbsp;Sporting-Mallora eta Mala-Hercules partidak.
Emaitzak:
Zaragoza-Betis (1-2)
Real Madril-Real Murtzia (5-1)
Levante-Xerez (1-2)
Atletico-Las Palmas (1-1)
Almeria-Reala (2-1)
Deportivo-Osasuna (2-1)
Vila-real-Ejido (2-0)
Sevilla-Real Union (6-1)
Athletic Club-Alcorcon (2-0)
Bartzelona-Ceuta (5-1)
Athleticek final-zortzirenetako txartela lortu du
Zuri-gorriek kanporaketa gainditzea lortu dute, Alcorcon 2-0 San Mamesen gainditu ostean. Joaquin Caparrosen taldeak ondo bideratu zuen kanporaketa Madrilen jokatutako joaneko norgehiagokan (0-1) eta gaurkoan final-zortzirenetako txartela lortu dute.
Bizkaitarrek lehen zatiko 35. minutuan lortu dute aurreneko gola, Gabilondok ederki gainditu baitu Raul Moreno atezaina, 1-0ekoa jarriz. Madrildarrek ez dizkiote gauzak erraz jarri zuri-gorriei eta Gorka Iraizozek geldiketa bikainak egin behar izan ditu. Hala ere, atsedenaldira partida kontrolaturik eraman dute Caparrosen mutilek.
Bigarren zatian norgehiagokak erritmoa galdu du eta Alcorconek gehiago sakatu du erasoan. Toquero lesionatu egin da eta bere ordez Igor Maartínez sartu da zelaira. Orbaizek azken 2-0ekoa jarri du partidako 90. minutuan gol eder batekin. Horrela, bilbotarrek final-zortzirenetako sailkatzea lortu dute Bigarren Mailako talde bat gaindituz.
Reala, Errege Kopatik at
Donostiarrek ezin izan dute kanporaketa gainditu, Almeriaren aurka 2-1 galdu ostean Meditarraneo Jokoetako futbol zelaian. Gipuzkoarrek 2-3 galdu zuten Anoetan joaneko partidan, 2-0ekoari buelta eman baitzioten andaluziarrek. Horrela kanporaketa Lilloren taldearentzat izan da.
Martin Lasarteren mutilek ondo hasi dute norgehiagoka, erasoan asko sakatzen, baina 21. minutuan Goitomek 1-0ekoa jarri du zuri-gorrientzat. Griezmannek eta Sarpongek saiakerak egin dituzte, baina euren jaurtiketak, zutoinak eta Almeriako atezainak desbideratu ditu. Atsedenaldira, donostiarrak atzetik, baina oraindik eta erakustitako jokoagatik itxaropentsu joan dira.
Bigarren zatia hasi bezain laster Ulloak 2-0ekoa jarri du etxekoentzat eta txuri-urdinen aukerak bertan behera gelditu dira. Agirretxek 2-1eko lortu du bi minutu geroago, baina Lilloren taldeak ondo eutsi dio emaitzari eta kanporaketa andaluziarrentzat izan da. Martin Lasarteren taldeak azken unera arte guztia eman du, nahiz eta gutxi gora behera kanporatua egon taldea bigarren zati osoan zehar.
Osasunak ezin izan du sailkapena lortu
Gorritxoek ezin izan dute Deportivo gainditu eta Errege Kopatik at gelditu dira. Jose Antonio Camachoren mutilek 1-1 berdindu zuten joaneko partidan Reyno de Navarran eta Riazorren 2-1 galdu dute, hamar jokalarirekin 30 minutu jokatu ostean.
Miguel Angel Lotinaren taldeak 0-0ekoa lortu du atsedenaldian, nahiz eta txuri-urdinek arrisku handia eraman duten Asier Riesgoren ate ingurura. Bigarren zatian, galiziarrek aurrea hartu dute markagailuan, 1-0, Rikik burukada ederra bidali baitu sare barrura (53. minutuan). Partidako 56. minutuan Sergiok bigarren txartel horia ikusi du eta Osasuna hamar jokalarirekin gelditu da. Hala ere Lekicek 1-1ekoa lortu du bigarren zatiko 16. minutuan.
Berdinketarekin Camachoren mutilek arriskua eraman dute Manuren ate ingurura, baina Lassadek 2-1ekoa jarri du gorritxoeN itxaropenak zapuztuz. Nafarrek 2-1 galdu dute Riazorren eta Errege Kopako kanporaketatik at gelditu dira.
Real Unionek jipoi itzela hartu du
Irundarrek talde handi baten aurka jokatzekjo aukera polita zuten Staium Galen jasotako 0-4ekoaren ondoren, baina Real Unionek jipoia hartu du Sanchez-Pizjuanen (6-1).
Gipuzkoarrek aurrea hartu dute markagailñuan Eneko Romoren golari esker, baina Gregorio Manzanoren taldeak ez zuen ezustekorik nahi eta andaluziarrek sei gol egin dituzte. Goleatzaileak, Bernardo, Alfaro, Rodri, Acosta, Cigarini eta Jose Carlos izan dira. Irungo taldeak porrot latza jasan du Sevillan eta Errege Kopako ametsetik at gelditu da.