Itxi

Zozketaren ostean

Andoni Zubizarreta: 'Oso pozik nago etxera itzultzeagatik'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

"Kanporaketa handia izango da, bi talde handirekin eta zale bikainekin", esan du Olympique Marseillak eta Athleticek jokatuko duten kanporaketaren inguruan.

Andoni Zubizarreta. Argazkia: Efe.

Etxera itzultzeaz "oso pozik" dagoela adierazi du Andoni Zubizarreta Athletic taldeko atezain ohi handiak eta Olympique Marseillako zuzendariak, Athleticek eta Olympiquek Europa Ligako final-zortzirenetako kanporaketa jokatuko dutela jakin ostean.

"Oso pozik nago etxera itzuliko naizelako. Kanporaketa handia izango da, bi talde handirekin eta zale bikainekin", esan du beingSports katera egindako adierazpenetan.

"Nire bihotzeko taldea da, bertan hasi nintzen futbolean jokatzen", gaineratu du Zubizarretak. “Futboleak oso ondo jokatzen duen taldea da, intentsitate handiarekin. Eta zale bikainak dituzte”, gaineratu du.

Zubizarretak bost denboraldi egin zituen Athleticen. Bi Liga, Errege Kopa bat eta Espainiako Superkopa bat irabazi zituen bilbotarrekin. Ondoren, Bartzelonan eta Valentzian jokatu zuen.

Albisteak (3)