Igandean, 16:15ean
Athleticek sailkapeneko zuloan dagoen Malaga hartuko du San Mamesen
Agentziak | Erredakzioa
Zuri-gorriek sei partida daramatzate garaipenik lortu gabe eta 320 minutu, ia hiru partida eta erdi, golik sartu gabe.
Athleticek erreakzionatzeko garaia du garaipenik gabeko sei partidako bolada eteteko. Lau puntu bakarrik lortu ditu sei neurketa horietan. Bilbotarrek Malaga izango dute aurkari San Mamesen. Andaluziarrak sailkapeneko azken postuan dira, salbazio postuetatik zazpi puntura.
Horrela, San Mamesek Ligan itxura oso kaskarra ematen diren bi taldeen arteko lehia hartuko du. Egia da Athleticek Europa Ligan bizirik jarraitzen duela, final-zortzirenetan da Zigandaren taldea eta Olympique Marseillaren aurka jokatuko dute.
Hala ere, zale zuri-gorriak ez daude batere gustura taldearen jokoarekin, emaitzekin eta entrenatzailearekin.
Malagari dagokionez, andaluziarrak zazpi puntura dute salbazioa eta sailkapeneko azken postuan dira. Malaga bi aldiz gailendu da bakarrik San Mamesen, azkena 2005ean, 1-2.
Ustezko hamaikakoak
Athletic: Kepa; De Marcos, Yeray, Iñigo Martínez, Saborit; Williams, Iturraspe, San José, Córdoba; Raúl García, Aduriz.
Malaga: Roberto; Rosales, Miguel Torres, Luis Hernández, Diego González; Lestienne, Lacen, Iturra, Chory Castro; En-Nesyri, Ideye.
Epailea: Hernández Hernández (Las Palmas).
Zelaia: San Mames.
Ordua: 16.15