Itxi

Denon ahotan

Fernando Llorente, modako jokalaria

Sara Lavado

Erredakzioa

Athleticekin Liga hasiera bikaina egiten ari da eta Espainiako selekzioan ere sasoi onean dago. Antza, Mourinhoren gustukoa da.

Denon ahotan da Fernando Llorente. Atzo Espainiako futbol selekzioak aurkeztutako iragarkiaren protagonistetako bat izan zen, Xabi Alonso eta David Villarekin batera eta gaur hainbat hedabideen lehen planoan agertu da, ASen adibidez.

Ez da Real Madrilek aurrelaria fitxatzeko duen asmoari buruz idazten den lehen aldia. Antza Mourinhoren gustukoa da eta Florentinok ez luke eragozpenik jarriko. Selekzioarekin sasoi onean dago eta Athleticekin ere liga hasiera bikaina egiten ari da (zortzi gol sartu ditu). Guzti horrek talde askoren interesa piztu du.

Buruan Athletic baino ez duela adierazi du errioxarrak hainbatetan, baina aldi berean horrelakoak ere esan ditu: ''Ez dut uste inor nire etete klausula ordaintzeko prest dagoenik". Egun, 36 milioi euroko da.

Aurreko astean gainera Ligako bigarren jokalari ederrena izendatu zuten Aitor Ocio arabarraren atzetik. Zuri-gorriz jarraituko du ala "hegan egitea" erabakiko du? Ikusiko dugu.


Albisteak (2)