Itxi

26. jardunaldia

Athleticek berdindu egin du gehiago merezi izan duen lehian (1-1)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Valentziak aurre hartu du lehen zatian eta De Marcosek berdinketa lortu du bigarren zatia hasi eta berehala. Adurizek penalti bat huts egin du lehen zatian.

Adurizek penalti bat huts egin du lehen zatian. Argazkia: EFE

Athleticek eta Valentziak bana berdindu dute (1-1) asteazken honetan, San Mamesen. Puntu banaketa horrek ez die balio zuri-gorriei Europan aritzeko txartela eman dezakeen zazpigarren postuaren bila dabiltzan taldeekin bat egiteko, ezta valentziarrei ere Real Madrilengana gehiago hurbiltzeko ere.

Dena den, zuri-gorriak katedralean jokatutako aurreko beste norgehiagoketan azaldutakoa baino jokamolde hobea erakutsi dute, eta bisitariak baino gertuago egon dira hiru puntuan eskuratzetik, Marcelinoren mutilek baino abagune gehiago izan baitituzte; izan ere, kanpotarrek eduki duten aukera apurretako batean egin dute euren gola.

Zigandaren mutilek izan duten aukera garbienetakoa Adurizek lehen zatiaren erdialdera sartu ez duen penaltia izan da, markagailuak 0-1ekoa islatzen zuen une horretan. Susaeta area barruan sartu da eta Murillo aurretik gurutzatu zaio haren hanka joaz. Epaileak garbi ikusi du eta penaltia adierazi du, baina Athleticeko aurrelari donostiarrak ez du gola erdietsi Neto atezainak asmatu egin baitio jaurtiketaren kokalekua.

Horren aurretik, Geoffrey Kondogbia erdilari frantziarrak aurretik jarri du Valentzia, lehen zatiko 23. minutuan, area kanpoaldetik egindako ondo kokatutako jaurtiketa baten bitartez. Ondoren, bigarren zatia hasi eta berehala (49. minutuan) Oscar De Marcosek oreka eraman du markagailura, hark ere area kanpotik egindako ahalegin bat baliatuta.

Bi taldeek lan handia egin dute zelaian, ikusteko atsegina izan den lehian, eta, aipatu legez, hurbilago egon 2-1ekoa 1-2koa baino. Emaitza horrekin Valentziak laugarren tokian jarraituko du, eta zuri-gorriak hamabigarren, 32 punturekin.

Fitxa teknikoa:

Athletic 1: Kepa; De Marcos, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Saborit; Susaeta (Williams, 63. min) San Jose, Beñat, Cordoba; Raul Garcia (Lekue, 77. min) eta Aduriz.

Valentzia 1: Neto; Vezo, Murillo, Gabriel Paulista, Gaya; Ferran (Guedes, 75. min), Parejo, Kondogbia, Coquelin; Vietto (Rodrigo, 70. min) eta Zaza (Carlos Soler, 83. min).

Golak: 0-1, 23. min: Kondogbia. 1-1, 49. min: De Marcos.

Epailea: Gil Manzano (Extremadura). Txartel horiak: Cordoba (Athletic); Zaza eta Murillo (Valentzia).

Albisteak (3)