Igandean, San Mamesen
Athletic-Osasuna partida azaroaren 28an jokatuko da 19:00etan
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Igandean San Mamesen jokatuko da euskal derbia eta egun berean Realak Sportingen aurka jokatuko du Molinonen 17:00etan.
Espainiako Futbol Liga Profesionalak jakitera eman ditu BBVA Ligako 13. jardunaldiko ordutegiak. Aurretik bagenekien Bartzelona-Real Madril partida astelehenean (azaroaren 29an) jokatuko dela. Orain, badakigu Lehen Mailako hiru euskal taldeek igandean, azaroaren 28an jokatuko dutela.
Igandean arratsaldeko 19:00etan jokatuko dute derbia Athleticek eta Osasunak San Mamesen. Realak, bestalde, Molinonen jokatuko du egun berean 17:00etan.
13. jardunaldiko datak eta ordutegiak:
Larunbata, azaroaren 27a
18:00 Zaragoza-Vila-real
20:00 Sevilla-Getafe
22:00 Atletico Madril-Espanyol
Igandea, azaroaren 28a
17:00 Sporting-Real Sociedad
17:00 Hercules-Levante
17:00 Racing-Deportivo
17:00 Mallorca-Malaga
19:00 Athletic-Osasuna
21:00 Valentzia-Almeria
Astelehena, azaroaren 29a
21:00 Bartzelona-Real Madril