Itxi

Gaur, 21:30ean

Bernabeuko bolada txarrari amaiera eman nahi dio Athleticek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Ez du Real Madrilen etxean garaipenik lortu 2004/2005 denboraldian 0-2 irabazi zuenetik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athletic goibel antzera iritsiko da Real Madrilen kontrako neurketara (21:30ean), aurreko jardunaldian Deportivoren aurka etxean galdu (2-3) eta, hartara, Europara sailkatzeko aukerak nabarmen murriztu ostean, nahiz eta oraindik matematikek aukerak ematen dizkieten zuri-gorriei helburu hori lortzeko (une honetan bederatzi puntura dituzte Europarako tokiak).

Hori dela eta, Kuko Zigandaren mutilek sona handiko garaipena lortu nahi dute 2004/2005 denboraldiaz geroztik irabazten ez duten zelai batean. Orduko hartan, 0-2 irabazi zuten bilbotarrek Iraolaren eta Del Hornoren golei esker. Geroztik aurrera, hamabi aldiz jokatu dute Bernabeun zuri-gorriek eta beste horrenbeste porrot pilatu dituzte, gehienak, gainera, porrot nabarmenak.

Norgehiagokako interesgunetako bat Kepa Arrizabalaga atezaina izango da, neguko merkatuan Real Madrilek fitxatuko ote zuen asko idatzi eta hitz egin baitzen; azkenean, baina, Athleticekin luzatu zuen bere kontratua.

Entrenatzaile nafarrak hastapenetik jar dezake Iker Muniain, hau da, lesiotik bueltatu zenetik, lehen aldiz zelairatuko litzateke erasoko jokalari txikia hasierako taldekideekin. Iturraspe eta Unai Nuñez ere hamaikakora bueltatuko dira, itxura guztien arabera, aurreko jardunaldian zigorragatik jokatu ezinda geratu eta gero. Aitzitik, deialditik at geratu dena Xabi Etxeita izan da, Deporren aurka lesionatu ondoren.

Real Madrilek, bere aldetik, Bayern Munichen kontra jokatu behar duen Txapeldunen Ligako finalerdietako lehiarako konfiantza pilatu asmoz helduko dio Athleticen aurkako partidari.

Balizko hamaikakoak:

Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Casemiro, Kroos, Modric; Bale, Cristiano Ronaldo eta Benzema.

Athletic: Kepa; De Marcos, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Balenziaga; Susaeta, Iturraspe, San Jose, Cordoba; Raul Garcia eta Williams.

Epailea: Martinez Munuera.

Futbol-zelaia: Santiago Bernabeu.

Ordua: 21:30.

Albisteak (3)

Bideoak (1)