Itxi

Igandean Anoeta

Real-Athletic: Kapitainak ikurriñarekin ager daitezke

Erredakzioa

Ostegunean Euskararen Nazioarteko Eguna da eta igandean 34 urte beteko dira Kortabarriak eta Iribarrek ikurriña zelai erdiraino eraman zutenetik. Euskara zein ikurriña omendu dezakete horregatik.

Realeko eta Athleticeko kapitainak ikurriñarekin ager daitezke igandean Anoetan, Deiak gaur argitaratu duenaren arabera.

Alde batetik, Euskararen Nazioarteko Eguna da ostiralean eta bestetik, 34 urte beteko dira igandean bertan Kortabarriak eta Iribarrek ikurriña zelai erdiraino, elkarrekin, eraman zutenetik.

Oraingoz, ez da jakitera eman egungo kapitainek gauza bera egingo duten edo ardura bi umeri emango dieten.

Partida hasi aurretik, Anoetako zaleek Etxe abeslariak moldatutako Urkoren Guk, euskaraz abestuko dute.


Albisteak (5)