Agerraldia
Urrutiak eta Zigandak prentsaurrekoa emango dute elkarrekin ostegun honetan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Itxura guztien arabera, ofizial egingo dute entrenatzaile nafarrak datorren denboraldian ez duela jarraituko Athletic zuzentzen.
Josu Urrutia Athleticeko presidenteak eta Jose Angel Ziganda talde zuri-gorriko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskainiko dute elkarrekin ostegun honetan, Lezamako prentsa-aretoan, 12:45etik aurrera.
Athleticek ez du agerraldiaren helburua azaldu; aitzitik, denboraldian zehar taldeak izan duen ibilbide kaskarra ikusita, litekeena da Zigandak datorren denboraldian Athletic entrenatzen jarraituko ez duela jakinarazteko izatea prentsaurrekoa.
Nahiz eta entrenatzaile nafarrak beste urtebeterako kontratua duen, presidenteak behin baino gehiagotan esan du futbolean emaitzek agintzen dutela.