Itxi

De mutuo acuerdo

Athleticek eta Joseba Etxeberriak eten egin dute elkarrekin zuten lotura

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Jokalari zuri-gorri ohia Tenerife taldeko egungo entrenatzailea da, eta 2019ra arte zeukan kontratua Athleticekin.

Joseba Etxeberria. Artxiboko argazkia: EiTB

Athleticek eta Joseba Etxeberriak eten egin dute alde biak batzen zituen kirol-teknikari kontratua. Athleticeko jokalari ohia eszedentzian zegoen talde zuri-gorrian, Tenerifeko entrenatzaile gisa ari baita une honetan.

Etxeberriak 2019ra arte zuen lotura Bilboko klubarekin, eta aurretik Athleticeko jubenilen eta Basconiako entrenatzailea izan zen; horrez gain, Ernesto Valverderen talde teknikoaren kidea izan zen.

Etxeberriak bere Twitter kontu pertsonala erabili du agur-mezua bidaltzeko: "Atsegin handia izan da hainbeste urtez klub handi honen kide izatea", horietako 15 jokalari gisa. "Eskerrik asko guztiagatik eta zorte handia etorkizunerako. Aupa Athletic!!".

Albisteak (3)