Omenaldia
Gago eta Lejarraga boxeolariek ohorezko sakea egingo dute Athletic-Espanyol partidan
Agentziak | Erredakzioa
Klubak bi kirolarien "ibilbide eta lorpen" profesionalak aintzat hartu nahi ditu. Biak gau oso berezi baten protagonistak izan ziren apirilaren 28an, Bilbao Areanan, Europako gerriko gana irabazita.
Andoni Gago eta Kerman Lejarraga boxeolariek ohorezko sakea egingo dute Athleticek eta Espanyolek maiatzaren 20an, futbol ligako azken jardunaldian, jokatuko duten partidan. Norgehiagoka 16:15ean izango da.
Ohorezko sakea egiteko aukera emanez, klubak bi kirolarien "ibilbideak eta lorpenak" aintzat hartu nahi ditu. Biak gau oso berezi baten protagonistak izan ziren apirilaren 28an, Bilbao Arenan.
Gaur hartan, Lejarragak welter pisuko Europako txapelketa irabazi zuen, eta Gagok, berriz, Europar Batasunekoa, luma pisuan.