Igandean Espanyol hartuko dute
Athletic: Caparros, defentsarekin lanean
Erredakzioa
Lezamako entrenamenduan De Marcos eta Koikili jarri ditu hegaletan eta defentsaren erdialdean San Jose eta Aurtenetxe.
Lezaman defentsarekin lanean jarraitzen du Joaquin Caparros Athleticeko entrenatzaileak. Igandean Espanyol hartuko dute San Mamesen.
Iraolak haustura dauka eskuin hankako bizeps femoraleko zati luzean eta bakarrik entrenatu du. Amorebietak mina du oraindik ere eta entrenamendua utzi behar izan du. Gauzak horrela, hegaletan De Marcos eta Koikili jarri ditu eta defentsaren erdialdean San Jose eta Aurtenetxe.