Itxi

Prentsa-aretoa

Javi Martinez eta Susaeta: 'Anoetako porrota ahaztu behar dugu'

Erredakzioa

Biek ala biek Anoetako derbiko porrota ahaztuarazi nahi dute Katedralean jarraian bosgarren garaipena batuta bikain ari den Espanyolen aurka. Andoni Iraolak taldeekideekin entrenatu du gaur Lezaman.

Athletic Clubeko jokalaria Javi&' || 'nbsp;Martinezek aurreko astean Realaren aurka jasotako porrota "ahaztuarazi" nahi du San&' || 'nbsp;Mamesen Espanyolen aurkako partidan, denboraldiko "ezusteko positiboa" eman duen taldearen aurka erdilari nafarraren ustez.

Gaurko lan-saioaren osteko prentsa-agerraldiaren ondoren,&' || 'nbsp;Martinezek&' || 'nbsp;"Anoetan Europako zonaldean sartzeko aukera ona pasatzen" utzi zutela onartu du eta Espanyolen aurkakoa "horretarako aukera ona" dela gaineratu.

"Anoetako porrota gogorra izan zen, baina denboraldia ona ari da izaten,&' || 'nbsp;Europako postuetatik gertu baikaude. Pausotxoa eman behar dugu bertan finkatzeko, eta horretarako prest gaude", esan du.

Helburu hori lortzeko, Athleticek bere ondoz ondoko bosgarren garaipena lortu nahi du&' || 'nbsp;''Katedralean'' "oso zuzen jokatzen dutena erdilariek baloia hartzen dutenean Verduren eta Luis&' || 'nbsp;Garciaren diagonalak bilatzen", erdilariak egindako analisiaren arabera.

Martinezek, bestalde, "oso harro" daogela onartu du Espanyolen aurka bere 150. partida joka baitezake Lehenengo&' || 'nbsp;Mailan. "Izua ere ematen du zenbakiak, baina askoz gehiago izatea espero du", esan du.

Bestalde,&' || 'nbsp;Markel&' || 'nbsp;Susaeta taldekideak Espanyolen aurkako norgehiagoka&' || 'nbsp;"lehenbailehen heltzea" espero du, astea "gogorra eta zaila" izan delako euskal derbiako porrotaren ondoren.

"(Denboraldiko" asterik gogorrena izan da.&' || 'nbsp;Taldea minduta irten zen&' || 'nbsp;Anoetatik, baina aurrera egin behar dugu.&' || 'nbsp;Igandean partida zaila izango dugu, baina polita ere ligako talderik onenetariko baten aurka", adierazi du.

Andoni&' || 'nbsp;Iraola normaltasunez entrenatu da

Iraolak jaurtiketa arinak egin ditu Lezamako gaurko lan-saioan, eta biharko entrenamenduan gertatzen denaren baitan, itxaropentsu egoteko arrazoiak dituzte athleticen.

Albisteak (4)