Itxi

2018/19 denboraldirako

Elastiko zuri-gorri berria aurkeztu du Athleticek

eitb.eus

Athletic Clubeko 120. urteurrena gogoratzeko sortu den lehen janzkera da

Gaur goizean, Athletic Clubek eta New Balancek ofizialki ezagutzera eman dute 2018/19 denboraldirako kamiseta zuri-gorri berria.

Athletic Clubeko 120. urteurrena gogoratzeko sortu den lehen janzkera honek 'gure esentzian hartu du inspirazioa belaunaldiz belaunaldi fidelki helarazita; lehiatzeko koloreak eta ezkutua ordezkatzen duten era bakarra da'.

Janzkera berria "Loyal to the last" kanpainaren barrukoa da, eta "Geuriak" leloarekin batera, futbolariek eta zaleek kide izateko partekatzen duten zentzuan sakontzen du.

New Balance markak kirol jantzi berriak hurrengo denboraldirako egin ditu NB DRY teknologia berritzailea erabiliz, mugimenduetan erosotasunari eta tenperatura eta izerditze egokia eusteari lehentasuna ematen diena.