San Mamesen
Ander Capa ostiral honetan aurkeztuko du Athleticek
Agentziak | Erredakzioa
Capak lau denboraldirako sinatu du talde bilbotarrarekin eta 50 milioi euroko etete klausula
Ander Capa jokalaria ostiralean aurkeztuko du Athleticek, klubak berak aditzera emandakoaren arabera. Caparen fitxaketaren berri irailaren 1ean eman zuen Athleticek.
Bizkaitarrak (Portugalete/Bizkaia, 1992-02-08) Eibarren eman ditu azken sei urteak, Athleticen harrobitik pasa ondoren. Talde bilbotarrarekin lau denboraldirako kontratua sinatu du, 2022ko ekainaren 30a arte.
Etete klausula 50 milioi eurokoa izango da.
Aurkezpena San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan egingo dute, 12:00etan, eta Capa Josu Urrutia presidentea izango du ondoan.