Aurkezpena
Athleticek Cristian Ganea aurkeztu du
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak urtarrilan fitxatu zuen Ganea, baina astelehen honetan aurkeztu du. 2021. urteko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua eta 40 milioiko etete klausula du.
Athleticek Cristian Ganea aurkeztu du astelehen honetan. Bizkaiko Klubak datorren denboraldiari begira aurkeztu duen bigarren fitxaketa da, Ander Capa ere aurkeztu baitzuen iragan astean.
Ganea (Bistrita/Errumania; 1992-05-24) urtarrilan fitxatu zuen Athleticek eta osasun azterketa ere gainditu zuen. 2021. urtera arte sinatu du kontratua eta 40 milioi euroko etete klausula du.
Talde zuri-gorriko jokalari berriak ezker hegalean jokatzen du eta Errumaniako Viitorul taldetik dator.