Errege Kopako joanekoa
Bartzelona-Athletic (0-0): Bilbotarrak 'bizirik' irten dira
Josu Bilbao
Erredakzioa
Caparrosen mutilek berdinketa garrantzitsua lortu dute Camp Noun, Barçari aukera gol aukera gutxi utziz. Kanporaketa San Mamesen erabakiko da urtarrilaren 5ean.
Urrezko berdinketa lortu dute bilbotarrek Camp Noun. Caparrosen mutilek lan bikaina egin dute defentsan eta Gorka Iraizozek partida borobila egin du. Knaporaketa San Mamesen erabakiko da urtarrilaren 5ean.
Caparrosek ezustekoa eman izan nahi du hamaikakoarekin eta Igor Martinez eta Iturraspe jarri ditu Athleticen erasoan. Gazte zuri-gorriek ondo erantzun dute erasoan eta aukerak sortu dituzte katalanen defentsa zeharkatuz. Etxeko taldeak norgehiagokaren pisua hartu egin du, baina ez dira Iraizozen ate ingurura arrisku handiz iristeko gai izan. Blaugranen aukerarik onena Iniestak izan du 26. minutuan, baina atezain nafarrak sekulako geldiketa egin dio Bartzelonako jokalariari.
Bilbotarrek sendotasuna erakusti dute, ondo kokatuta egon direlarik eta nahiz eta katalanek baloiaren jabetza izan ez dituzte gol aukera garbiakl sortu. Athleticek bi korner eta falta arriskutsu bat izan ditu bere alde lehen zatian, baina zuri-gorriek ezin izan dituzte estrategiazko jokaldiak ondo aprobetxatu.l Atsedenaldian emaitza ona izan da 0-0eko berdintzearekin.
Bigarren zatian etxeko taldeak gehiago sakatu du erasoan eta zuri-gorriak adi egon behar zian dira defentsan. Bilboko taldeko atzelariak bikain egon dira euren erabaki guztietan eta blaugranek behin eta berriro aurkitu dute harresi zuri-gorria. Bigarren zatiko 54. minutuan Xavik aukera paregabea izan du 1-0ekoa jartzeko, baina Bartzelonako kapitainaren burukada kanpora joan da gutxigatik.
Pep Guardiolak aulkian zuen guztia atera du zelaira eta Messi eta Villarekin katalanek asko irabazi dute erasoan. Hala ere, Bartzelonak ez ditu gol aukera garbiak sortu eta Iraizoz oso sendo egon da atean. Bizkaitarrek nekea nabaritu egin dute bigarren zatian eta Messik errematerik aurkitu ez duten erdiraketa arriskutsuak egin dite. Talde zuri-gorriak freskotasuna lortu du Orbaiz eta Munianen sarrerarekin eta kontraerasoa bilatu du. Partidako azken aukera Piquek izan du norgehiagokaren 88. minutuan, baina bere burukada kanpora joan da. Azkenean Athleticek emaitza paregabea lortu du eta kanporaketak bizirik jarraitzen du.
FITXA TEKNIKOA:
FC BARTZELONA: Pinto; Alves, PiquE, Abidal, Maxwell; Mascherano (Adriano, 78''), Keita (Messi, 53''), Xavi; Pedro, Bojan (Villa, 62'') eTA Iniesta.
ATHLETIC: Iraizoz; Iraola, San JosE, Ustaritz, Koikili; Susaeta, Gurpegui, Javi MartInez, Gabilondo; Iturraspe (Orbaiz, 66'') eTA Igor MartInez (Muniain, 54'').
Beste partidak:
Kordoba-Deportivo (1-1)