Errege Kopa
Athleticek 14tik 10 txanda pasa ditu etxetik kanpo 0-0 berdindu ostean
Erredakzioa
Golik gabe berdindu eta talde zuri-gorriak ez du kanporaketa aurrera atera lau alditan. Azkena, 2004-2005 denboraldian izan zen eta Betisek penaltien txandan kanporatu zuen talde bizkaitarra.
Athletic Clubek 0-0eko berdinketa lortu zuen Bartzelonaren aurka Camp Nou iragan asteartean Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partidan. Etxetik kanpora golik gabe berdindu ondoren Athleticek 14 kanporaketatik 10etan egin du aurrera.
Lau aldiz geratu da kanporatuta talde zuri-gorria etxetik kanpora 0-0 berdindu ondoren eta lau aldi horiek finalerdietan izan ziren. Azken porrota, Betisen aurkakoa izan zen 2004-2005 denboraldian, Andaluziarrek penaltien txandan kanporatu zuten Ernesto Valverdek zuzentzen zuen taldea.
Athleticek etxetik kanpora 0-0 berdindu eta ondoren talde bizkaitarra kanporatu zutenak Bartzelona, Castilla eta Reala izan ziren 1950/1951, 1979/1980 eta 1986/1987 denboraldietan. Beste hamar aldietan aurrera egin zuen Athleticek Espanyol eta Deportivo (bi auditan), Sevilla, Betis, Alaves, Castello, Sestao Sport, Atletico Marbella eta Salamanca taldeak kanpoan tusita.
Athleticek etxetik kanpora 0-0 berdindu eta itzulerako partidetan lortu dituen emaitzak:
2004/2005 (Finalerdiak) Athletic 0 Betis 0 (1) * Penaltien txandan irabazi zuen Betisek
1995/1996 (1/16) Athletic 3 Salamanca 1
1990/1991 (3. txanda) Athletic 1 Marbella 0
1988/1989 (1/16) Athletic 1 Sestao 0
1986/1987 (Finalerdiak) Athletic 0 Real Sociedad 1
1986/1986 (Final-zortzirenak) Athletic 4 Castello 0
1984/1985 (1/16) Athletic 2 Alaves 1
1982/1983 ( Final-zortzirenak) Athletic 3 Deportivo 1
1979/1980 (Finalerdiak) Athletic 1 Castilla 2
1974/1975 ( Final-zortzirenak) Athletic 2 Betis 0
1972/1973 (Final-laurdenak) Athletic 5 Sevilla 2
1968/1969 (Final-laurdenak) Athletic 3 Deportivo 1
1950/1951 (Finalerdiak) Athletic 1 Barcelona 2
1944/1945 (Finalerdiak) Athletic 4 Espanyol 1