Lagatzea
Mikel Vesgak utzita jokatuko du Leganesen datorren denboraldian
eitb.eus
Athleticek ofizial egin du erdilari gasteiztarra talde madrildarrean arituko dela lagata.
Mikel Vesga Athleticeko jokalariak utzita jokatuko du CD Leganes taldean 2018/2019 denboraldia amaitu arte.
Bi taldeek sinatutako akordioaren arabera, Athleticek ezin izango du jokalaria berreskuratu neguko fitxaketa-epean; horrez gain, erdilari gasteiztarrak ezingo du jokatuko talde zuri-gorriaren aurkako neurketetan.
Vesgaren bigarren lagatzea izango da aipatutakoa. 2016/2017ko neguko merkatuan Sporting Gijonera joan zen utzita, non 17 norgehiagoka jokatu zituen gol bat sartuta.
Vesgak Athleticekin zeukan kontratua luzatu zuen joan zen urrian, 2021era arte.