Kargatzen...
Itxi

Azterketak

Athleticeko jokalariek osasun-probak egin dituzte

Erredakzioa

Leer en Castellano

Kepa Arrizabalagak izan ezik, lehen taldeko beste 33 jokalariek osasun-azterketak egin dituzte Lekue eta Angulo medikuen zaintzapean.

San Jose eta Muniain, osasun-frogak egiten. Argazkia: @AthleticClub

Athleticeko jokalariek ostiralean ekingo diote denboraldi-aurreari, baina ostegun honetan osasun-azterketak egin dituzte Zorrotzaurren (Bilbo) IMQren Kirol Medikuntzaren Unitatean.

Kepa Arrizabalagak izan ezik (oporretan dago oraindik), lehen taldeko beste 33 jokalariek osasun-probak egin dituzte Lekue eta Angulo medikuen zaintzapean. Odol analisiak, balorazio zineantropometrikoa, atsedeneko balorazioa eta ekokardiografia, esfortzu-proba, balorazio isozinetikoa eta oinkadaren azterketa egin dizkiete.


Albisteak (3)