Itxi

1-0 irabazi zion FC Juniorri

Athletic Lwiro, Kavumu Kopako txapeldun

A.B.

Erredakzioa

Kongoko taldeak Athleticen izena hartzen du Fundazioaren eta "Coopera" GKEko erakundeari esker.

Atheltic Lwiro taldea Kavumu Kopako txapeldun izendatu zen iragan abenduaren 26an finalean FC Junior taldeari 1-0 irabazita. Kongoko talde honek Athleticen izena hartzen du Klub zuri-gorriaren Fundazioaren eta ''Coopera'' Gobernuz Kanpoko Erakundearen bitartez.

Athleticeko jokalariek animoak eman zizkioten Gurpeguik, Orbaizek eta Muniainek bidalitako mezu baten bitartez. Talde guztiaren izenean zortea opatu zioten Kongoko taldeari. Athletic Lwiroko jokalariek bederatzi kilometro oinez egin behar izan zituzten finala jokatzen zen zelaira iristeko. Oso motibaturik iritsi ziren Athleticeko jokalarien mezua entzunda.

Azken minutuan sartu zuten partidako gola, 90. minutuan. 1-0eko emaitzarekin Athletic Lwiro Kavumu Kopako txapeldun izendatu zen. 1.500 pertsona izan ziren partida ikusten eta bertako agintari gorenak eta militarrak ere han izan ziren.

''Coopera'' Gobernuz Kanpoko Erakundeak hunkitu egin gintuen bere garaian Kongoko Errepublikako ume batzuk Athleticeko ereserkia abesten zuten bideoarekin.