Itxi

2007an Realaren aurkako derbia

Aranzubia, Ligan penalti bat geratu duen Athleticeko azken atezaina

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Dani Aranazubiak orain lau urteko Reala-Athletic derbian Xabi Prietori geratu zion penaltia. Irzizozek penalti bakarra geratu du. Portillori geratu zion 2009ko Errege Kopako partidan.

Athletic ez da zorterik izaten ari epaileekin azken denboraldietan, baina horrez gain badago oso ona ez den estatistika bat; aurkako penaltiak. Zuri-gorriei aurka adierazitako penaltiak aurkariaren golaren sinonimo dira ia.

Ligan Athletici jaurti dizkioten 26 penaltietatik 23 gol izan dira eta hiru alditan kanpora joan dira jaurtiketak atezainak ukitu gabe.

Talde zuri-gorriko atezain batek Ligan geratu duen azken penaltia 2007an izan zen, orain lau urte. Dani Aranzubiak geratu zuen garai hartan penaltia Reala-Athletic euskal derbian. Xabi Prietori geratu zion jaurtiketa.

Iraizoz Athleticeko atezaina denetik penalti bakarra geratu du. 2009an Errege Kopan geratu zuen penaltia atezain nafarrak Osasunaren aurka. Portillok egin zuen jaurtiketari erantzun ona eman zion Iraizozek.

Albisteak (1)