Itxi

Hurrengo partidarako prest

Athleticek San Mameseko berdegunearen aldaketari ekin dio

Erredakzioa

Azken asteotan, Carlos Gurpegui bezalako jokalariek Katedralekoa lehenengo mailako berdegunerik txarrena dela esan dute.

Athletic Clubek gaur bertan ekin dio San&' || 'nbsp;Mameseko berdegunearen aldaketari,&' || 'nbsp;Bartzelonaren aurkako Kopako partida amaitu eta bederatzi ordu eskasera. Lanak larunbatean amaituko direla baieztatu du Bilboko klubak.

Azken asteotan, Carlos Gurpegui bezalako jokalariek Katedralekoa lehenengo mailako berdegunerik txarrena dela esan dute; eta atzo bertan,&' || 'nbsp;Caparros entrenatzaileak&' || 'nbsp;"ezinbestekotzat" jo zuen aldaketa.&' || 'nbsp;

San&' || 'nbsp;Mameseko soropila, azkenekoz, 2009ko uztailaren amaieran aldatu zen,&' || 'nbsp;Bruce Springsteenen kotzertu baten ondoren eta Europa&' || 'nbsp;Leagueko&' || 'nbsp;Young Boysen aurkako partida jokatu baino 24 ordu lehenago.

Zelai berriak astebeteko tartea izango du egokitzeko eta hurrengo partidarako,&' || 'nbsp;Racingen aurka 15ean edo 16an, prest izango da.

Albisteak (1)

Bideoak (1)