Lemoako aurrelaria
Urko Vera, Athleticetik oso hurbil
Erredakzioa
Kluba jokalariaren ordezkariarekin negoziatzen hasi da dagoeneko. Orain arte hamaika gol sartu ditu gazteak Bigarren B Mailan eta multzoko bigarren golegile nagusia da.
Urko Vera Athletic Clubeko jokalaria izan daiteke hurrengo egunetan. Lemoako aurrelariaren fitxaketa talde zuri-gorriarentzat oso interesgarria izango delakoan dira Bilbon eta jokalariaren ordezkariarekin negoziatzen hasi dira dagoeneko.
1997tik eta 1999ra bitartean Lezaman izan zen. Ondoren, Santutxun, Laudion, Portugaleten, Eibar B-n eta Lemonan aritu da.
23 urte ditu Verak eta egun Bigarren B Mailako II. multzoko bigarren golegile nagusia da 11 golekin.