Lesioa
Aritz Adurizek bi partida galduko ditu, gutxienez
Agentziak | Erredakzioa
Diagnostikoaren arabera, aurrelari zuri-gorria ez omen da egongo hurrengo bi partidak jokatzeko moduan.
Aritz Aduriz Athleticeko jokalariak berdegunea utzi behar izan zuen Leganesen kontrako partidan, San Mamesen.
"Jokalariak I-II graduko lesioa dauka eskuin bizeps femoraleko zatirik luzean. Jokalariak berregokitzapen prozesuari ekin dio dagoeneko", klubeko zerbitzu medikoen hitzetan.
Diagnostikoaren arabera, aurrelari zuri-gorriak Huesca eta Rayo Vallecano taldeen kontrako partidak galduko omen ditu.