Kargatzen...
Itxi

Aste Nagusian

Athleticek kargu hartu die jokalariei, emandako itxura desegokiagatik

Erredakzioa

Leer en Castellano

Jai zutela aprobetxatuta, hainbat jokalari izan ziren Bilboko Aste Nagusiko jai-gunean, eta klubeko arduradun nagusiek jokalariei kargu hartu diete, emandako itxura desegokia izan zelako.

Athletic, entrenamendu baten, Lezaman. Argazkia: EFE

Josu Urrutiak (presidentea), Jon Berasategik (zuzendari nagusia) eta Jose Maria Amorrortuk (kirol-zuzendaria) kargu hartu diete Athleticeko jokalariei, azken egunetan eman duten itxura desegokiagatik. Jai zutela aprobetxatuta, talde zuri-gorriko hainbat jokalari izan ziren Bilboko Aste Nagusiko jai-gunean, txosnetan. Hori dela eta, klubeko arduradun nagusiek jokalariei kargu hartu diete, emandako itxura desegokia izan zelako. Ostiral honetako entrenamenduaren ostean bildu dira zuzendaritzako kideak jokalariekin.

Azken egunetan biralak egin dira Athleticeko zenbait jokalari protagonista izan dituzten bideo batzuk. Lesionatuta dagoen Aritz Aduriz Bilboko txosnetan saltoka ikusten zen bideo bat zabaldu zen sare sozialetan, eta Iñaki Williamsek bere bikotearekin izan zuen eztabaida baten irudiak ere hedatu ziren.

Albisteak (3)