Itxi

Ateak itxita

Athletic-Valladolid, lagunartekoa, ostegunean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Rayoren kontrako neurketa bertan behera geratu ondoren, talde zuri-gorria 18 egun egongo da partida ofizialik jokatu gabe.

Athleticek aste honetan lagunarteko partida jokatzea erabaki du. Rayo Vallecanoren kontrako neurketa bertan behera geratu ostean, 18 egun emango ditu partidarik jokatu gabe; beraz, Eduardo Berizzok lagunarteko bat jokatzeko erabakia hartu du.

Partida ostegunean jokatuko dute, 18:30ean, Valladoliden kontra, ateak itxita.

Athleticeko lehen taldeak datozen egunotarako plangintza hau dauka:

Irailak 04, asteartea
10:00 Lan-saioa Lezaman, ateak itxita.
17:30 Bisita, Italiar Zirkura.

Irailak 05, asteazkena
10:00 Lan-saioa Lezaman, ateak itxita.

Irailak 6, osteguna
18:30 Entrenamenduko partida Lezaman, Real Valladoliden aurka, ateak itxita.

Albisteak (3)