Itxi

Astelehenean, 21:00etan

Athletic-Hercules: Astelehenean, futbol-gaua San Mamesen

Erredakzioa

Caparrosek Racingen aurka zelairatutako antzeko hamaikakoa jarriko du hasieratik. Berritasun bajarra San Joseren itzulera izan daiteke, Ocioren ordez arituko dena atzeko lerroaren erdialdean.

Athletic Clubek Herculesen bisita jasoko du San Mames futbol-zelaiaren babes goxoan, Katedralean jokatutako hamar partidetatik zazpi irabazi baitituzte lehoiek aurreneko itzulian.

Horietako azkenak, Racingen aurkakoak, talde zuri-gorria Europako postuetatik oso hurbil jarri du.

Alacanteko taldeak ez du sekula irabazi San Mamesen eta porrota jaso du 16 partidetan eta berdinketa gainerako hiruetan, baina egia da ere Athleticek gehiago sufritu duela etxean sailkapenaren beheko aldean dauden taldeekin.

Hamaikakoari dagokionean, Joaquin Caparrosek Racingen aurka zelairatutako antzeko hamaikakoa jarriko du hasieratik. Berritasun bajarra San Joseren itzulera izan daiteke, Ocioren ordez arituko dena atzeko lerroaren erdialdean.

Erasoko zalantzak argituta daudela ematen du azken lan saioa ilusita eta bai Llorente eta baita Toquero hasieratik arituko dira.

Zalantzak, agian, zelai erdiko bi hegaletan izan daitezke. David Lopezek eta Iker Muniainek Susaeta eta Gabilondo baino aukera gehiago dituzte.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Iraizoz; Iraola, San José, Ekiza, Koikili; David López, Gurpegui, Javi Martínez, Muniain; Toquero eta Llorente.

Hércules: Calatayud; Cortés, Abraham Paz, Pamarot, Peña; Fritzler, Abel Aguilar; Tote, Valdez, Sendoa; eta Trezeguet.

Epailea: Undiano Mallenco (Nafarra).
Futbol-zelaia: San Mames.
Ordua: 21.00.


Bideoak (2)