Itxi

Igande honetan

Athleticek Muniainekin eta Aduriz gabe egingo dio aurre Betisi Benito Villamarinen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Unai Nuñez, Unai Lopez eta Gorka Guruzeta dira Athleticeko deialdiaren berritasun aipagarrienak igande honetan 20:00ean Betisen aurkako neurketari begira.

Athleticen artxiboko argazkia Huescaren aurka. Argazkia: EFE

Quique Setienen Betisen aurka lehiatuko da Eduardo Berizzoren Athletic igande honetan, eta, hain zuzen ere, entrenatzaile zurigorriaren itzulera izango da Sevillara, taldetik kargugabetu zutenetik. Benito Villamarinek hartuko du bi entrenatzaileen proiektu parekatuak eta taktika ezberdinak, sailkapeneko postu gorenetan jarraitzeko lehian.

Argentinarrak bere ohiko 4-3-3 eskema aldatzeko prest agertu da aurkariak erabili ohi duen jokoari ahalik eta ondoen egokitzeko asmoarekin. Betis zurigorrien zelaian baloia lapurtzen, berau defendatzen eta atzetik ateratzen saiatuko da, beti ere, teknika horiek gol gisa bilakatu nahian, izan ere, gol bakarra egin baitu denboraldi honetan bi lehiaketetan jokatutako bost neurketetan.

Athleticek, bestalde, bere horretan jarraitzen saiatuko da, azken jardunaldian Real Madrilen aurka erakutsitako joko eta grina eskaini nahian; alegia, talde bizia, lehiakorra eta Europako txapeldunari ere aurre egiteko gai izatea, talde madrildarraren aurrean erdietsitako berdinketaren harira.

Horretarako, bere plangintzari men egin beharko dio, eta aurkariari sakatu eta deseroso sentiarazi bere zelaian, horrela baloia aurkariaren zelaitik ahalik eta hurbilen lapurtu eta atera begira jarri gol saiakerak areagotzeko nahian.

Athleticen deialdiko zalantzak argitu dira jada

Nolaskoain eta lesionaturik dauden Aduriz, Iago Herrerin eta Iñigo Lekuez gain, Berizzok Iñigo Cordoba, Ander Iturraspe, Cristian Ganea eta Alex Remiro baztertu ditu deialditik.

Unai Nuñez, Unai Lopez eta Gorka Guruzeta dira Athleticeko deialdiaren berritasun aipagarrienak igande honetan 20:00ean Betisen aurkako neurketari begira. 19 jokalariko deialdia deitu du Berizzok Muniainekin baina Aritz Aduriz gabe. Dirudienez, Muniainen arazo muskularrek baldintzatu dutela ere jokalarien taldearen handitzea. Segurtasun osoz egin nahi dio aurre Berizzok Betiseri, jokoaren sistema egokituz eta jokalarien egoera bermatuz.

 

 

 

Albisteak (3)