Itxi

Gaur, 20:00etan

Aduriz eta Dani Garcia, deialditik at

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Athleticek eta Vila-realek sailkapenean gora egiteko garaipena nahi dute gaur San Mameseko partidan. Berizzok Gorka Guruzeta deitu du neurketa jokatzeko.

Argazkia: EFE

Athleticek eta Vila-realek aurrez aurre jokatuko dute gaur iluntzeko 20:00etan San Mamesen sailkapeneko goiko postuetara igotzeko asmoz.

Bilboko taldearen helburua da azken bi partidetan, hots, Real Madrilen eta Betisen aurkako norgehiagoketan, plazaratutako jokamoldeari jarraipena ematea. Bi lehia horietan aurretik jarri zen markagailuan, eta garaipena gertu izan zuen, baina azkenerako berdinketarekin konformatu behar izan zen.

Madrildarren kontra aurkariaren maila handiak eraginda etorri zen berdinketa; andaluziarren aurka, berriz, Markel Susaeta kapitainak ikusiriko txartel gorriaren ondorioz, taldea bat gutxirekin gelditu zen, eta Betis nagusi izan zen bigarren zatian.

Deialdia: Nuñez, Iñigo Martinez, Yeray, San Jose, Beñat, Iturraspe, Williams, Muniain, Cordoba, Yuri Berchiche, De Marcos, Capa, Raul Garcia, Unai Lopez, Balenziaga, Unai Simón, Hodei Oleaga eta Guruzeta.

Bere aldetik, Vila-realek autoestimua eta etxean galdutako puntuak berreskuratzen saiatuko da San Mamesen.

Javi Callejaren taldea oso aurpegi desberdina agertzen ari da etxean edo etxetik kanpo. Izan ere, etxean ez du oraindik partidarik irabazi, eta etxetik kanpo, aldiz, galdu gabe dago (berdindu egin zuen Sevillan eta irabazi egin zuen Leganesen).

Bruno Soriano, Javi Fuego eta Santi Caseres argentinarrak lesionatuta jarraitzen dute, eta, ondorioz, ez dute Bilbora bidaiatuko.

Balizko hamaikakoak:

Athletic: Unai Simon; Capa, Yeray Alvarez, Iñigo Martinez, Yuri Berchiche; Dani Garcia, Unai Lopez, Muniain; Raul Garcia, Cordoba eta Williams.

Vila-real: Asenjo, Mario, Alvaro, Victor Ruiz, Pedraza; Iturra edo Funes Mori, Trigueros, Cazorla, Layun; Ekambi eta Bacca.

Epailea: Del Cerro Grande

Futbol-zelaia: San Mames

Ordua: 20:00etan

Albisteak (3)