Itxi

Vicente Calderonen

Atletico-Athletic (0-2): Bizkaitarrak sendo mantentzen dira Europan

Josu Bilbao

Erredakzioa

Gaizka Toqueroren bi golei esker bilbotarrek hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte aurkari zuzen baten aurka.

Bilboko taldeak hiru puntu garrantzitsu lortu ditu Atleticoren aurka Gaizka Toqueroren bi golei esker. Llorentek penalti bat huts egin du lehen zatian eta etxekoak hamar jokalarirekin gelditu dira Pereak txartel gorria ikusi duelako. 45. minutuan Toquerok 0-1ekoa jarri du eta bigarren zatiko 19. minutuan gasteiztarrak bigarrena egin du.

Caparrosek Herculesen aurka atera zuen hamaikako berdina atera du Vicente Calderon futbol zelaian eta bilbotarrak beldurri gabe irten dira zelaira. Javi Martinezek eta Llorentek urruneko jauriketak egin dituzte hasierako hamar minutuetan, baina De Gea adi egon da ate azpian. Athleticek arrisuku handia eramn du madrildarren ate ingurura eta etxekoek kontragolpea bilatu dute Forlan eta Aguerorekin. Quique Sanchez Floresen taldeak partidako nagusitasuna hartu du ondoren eta 21. minutuan Kunek bi aukera argi izan ditu norgehiagokako lehen gola lortzeko. Hala ere, Iraizoz bikain egon da ate azpian jaurtiketak gelditzen.

Atleticok asko sakatu du erasoan eta bizkaitarrek atzera pausua eman dute. 23. minutuan Iraizozek geldiketa garrantzitsua egin behar izan du Reyesen ezkerkada arriskutsua izan delako, baina Athleticek ondo erantzun du Toqueroren burukada eder batekin. Hala ere, De Geak sendotasuna erakusti du eta geldiketa erabakigarriak egin ditu. Forlanek langara bidali du bere zartakoa 30. minutuan eta aurrelari madrildarrak jokoan sartzen hasi dira. 37. minutuan Pereak penaltia egin dio Fernando Llorenteri eta kolombiarrak txartel gorria ikusi du. Errioxarrak hamaika metroetatik jaurti du, baina aurrelariaren jaurtiketa zuzenean kanpora joan da. Athleticek aukera paregabea huts egin du penaltiarekin eta Atleticok gola egiteko aukera izan du jarraian.

Forlanek beste aukera paregabe bat izan du 42. minutuan, baina uruguaitarrak huts egite argia egin du Iraizozen aurrean bakar bakarrik. 45. minutuan Toquerok 0-1ekoa lortu du eskuinkada eder batekin eta Athleticek aurrea hartu du markagailuan. Iraolak erdiraketa zehatza jarri du eta aurrelari gasteiztarrak ederki gainditu du De Gea. Atsedenaldira bilbotarrak aurretik joan dira eta gizon bat gehiagorekin.

Athletic ondo irten da bigarren zatian eta zuri-gorriek gutxigatik ez dute 2. minutuan bigarrena lortu. Ezker hegaletik erdiraketa on bat heldu zaio Llorenteri, baina errioxarrak ezin izan du baloia sare barrura eskuinarekin bidali. Etxekoek asko sakatu dute hamar jokalarirekin hurrengo minutuetan eta bizkaitarrak atzean sartu dira, defentsa estutuz. 64. minutuan Gaizka Toquerok bigarrena egin du Bilboko taldearentzat, Iraolaren beste erdiraketa eder bati esker. 0-2koarekin Caparrosen mutilak eroso egon dira zelaian eta Atleticok ez ditu gol aukera garbiak sortu.

72. minutuan Javi Martinezek hirugarrena egiteko aukera paregabea izan du, baina madrildarren atezaina adi egon da jaurtiketa gelditzeko. Azkenean Athleticek hiru puntu garrantzitsu lortu ditu aurkari zuzen baten aurka eta Europako postuetan sendo mantentzen da.

- Fitxa teknikoa:

0 - Atletico: De Gea; Ujfalusi, Perea, Godin, Filipe Luis (Juanfran, m. 67); Tiago, Assuncao, Elias (Dominguez, m. 46); Reyes; Forlan (Diego Costa, m. 77) eta Kun Agüero.

2 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ekiza, Koikili; Muniaín (Susaeta, m. 85), Gurpegui (Orbaiz, m. 58), Javi Martinez, David Lopez; Toquero (Iturraspe, m. 72) eta Llorente.

Golak: 0-1, m. 45: Toquero. 0-2, m. 64: Toquero.


Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)