Itxi

San Mamesen

Athletic-Sporting: Zuri-gorrien garaipen erosoa (3-0)

Erredakzioa

Urrezko hiru puntu eskuratu ditu Caparrosen taldeak Europarako txartela lortzeko bidean. David Lopez, Toquero eta Llorente izan dira golegileak.

Athleticek Sporting gainditu du San Mamesen jokatutako partidan (3-0) eta aurrerapausoa eman du Europako postuan sendotzeko bidean.

Oso ona izan da lehen zatia. Indartsu zelairatu da talde zuri-gorria eta 1. minutuan baliorik gabe utzi du Teixeira Vitienesek Gurpegik sartutako gola Llorenteren falta adierazi duelako. Zalantzazko erabakia izan da. Athletic erasoan ari zen eta arrisku handiko jokaldiak sortu ditu.

14. minutuan, bilbotarren aldeko penaltia Gregoryk Llorente oztopatu baitu area barnean. David Lopezek ez du hamaika metroetatik huts egin (1-0) eta Sporting hamar gizonekin geratu da Gregoryk bigarren horia ikusita.

Caparrosen taldea ez da markagailu horrekin konformatu eta 26.ean 2-0ekoa iritsi da. Muniainek jokaldi bikaina egin du ezkerretik, Toquerori eman dio baloia eta arabarrak gola sartu du. Barralek Sportingen aukera onena izan du lehen zatia bukatzear zenean.

Bigarrenean lanean jarraitu du talde bilbotarrak hirugarrena lortzeko asmoz. Etxekoak ziren nagusi argi eta garbi eta Sporting desagertuta zebilen. Bilic bakarriik hurbildu da Iraizozen inguruetara.

73.ean, 3-0. Susaeta eta Munianen jokaldi ona, Llorenteri heldu zaio baloia eta ezkerrarekin Pichu gainditu du errioxarrak. Txalo artean agurtu du San Mamesek Athletic, merezita. Azpimarratzekoa da Iker Muniainek jokatutako partida, bikaina benetan.

Horrelakoa izan da partida eitb.com-en

Fitxa teknikoa:

3 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Ekiza, Koikili; David Lopez, Orbaiz, Gurpegui (Iturraspe, 79''), Muniain (Vera, 75''); Toquero (Susaeta, 65'') eta Llorente.

0 - Sporting: Cuellar; Lora, Ivan Hernandez, Gregory, Canella; Eguren (Andre Castro, 46''), Nacho Cases, Rivera, De las Cuevas (Botia, 28''), Diego Castro; eta Barral (Bilic, 46'').

Golak:

1-0,.16'': David López

2-0, 27'': Toquero

3-0, 73'': Llorente