Itxi

Athletic Club

Sevillak Joaquin Caparros fitxatu nahi du datorren denboraldirako

A.B.

Erredakzioa

Gregorio Manzano ez da talde andaluziarreko zuzendaritzaren helburuak betetzen ari eta Del Nidoren helburua Athleticeko entrenatzailea fitxatzea da.

Sevillak entrenatzaile berria bilatu nahi du datorren denboraldirako eta Joaquin Caparros izan daiteke talde aodaluziarren hurrengo entrenatzailea. Gregorio Manzanok ez darama denbora asko talde sevilarrean, baina ez da zuzendaritzaren helburuak betetzen ari.

Badirudi gauzak asko aldatzen ez badira Sevillak entrenatzailea aldatuko duela datorren denboraldirako. Caparros Sevillatik joan zenetik Jose Maria Del Nidok ez du konfiantzazko beste entrenatzailerik izan nahiz eta Sevillak tituluak lortu dituen Caparros Sevillan izan ez den denboran.

Caparrosek inoiz ez du ezkutatu Sevilla dela bere betiko taldea eta Del Nidorekin erlazio ona du. Athleticen hauteskundeak daude ekainan eta Garcia Macuaren intentzioa Caparrosi kontratu berritzea eskaintzea den arren, Utrerako entrenatzaileak zer pentastu izango du.

Iragan astelehenean Santurztin izan zen Caparros ekitaldi baten eta gai honetaz hitz egin zuen: "Jose Maria Del Nido eta biok lagunak gara. Athleticen hauteskundeak daude ekainan eta denbora pasatzen utzi behar da. Denborak esango du esan beharrekoa".

Albisteak (4)