Itxi

Kontzertua, larunbat honetan

Athleticek San Mamesko berdegunea aldatuko du MTVren kontzertuaren ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Athleticek prest izan ahi du zelaia Getaferen aurka San Mamesen jokatu behar duen Ligako partidarako.

San Mames futbol-zelaia.

Athleticek San Mamesko berdegunea aldatuko azaroaren 7tik aurrera; izan ere, klubak espero du larunbat honetan, azaroaren 3an, bertan egingo den MTV musika katearen kontzertuak (Muse, Crystal Fighters eta Berri Txarrak) zelaia kaltetuko duela.

Horrenbestez, soropila konpontze aldera, klub zuri-gorriak Caceresen hazitako "7.500 metro koadro" belar jarriko ditu hondatuko dena ordezkatzeko.

Athleticen aurreikuspenen arabera, egin beharreko lanek bi aste bi iraungo dute, eta, hartara, zelaia prest egongo litzateke azaroaren 25erako, hau da, Athleticek San Mamesen Getaferen aurka jokatu behar duen Ligako 13. jardunaldiko partidarako.

Huescaren aurkako Kopako kanporaketa atzeratuta

MTV sarien harira, San Mamesen egingo den aipatu kontzertu horrek dagoeneko behartu du Athleticek eta Huescak aste honetan elkarren aurka jokatu behar zuten Errege Kopako joaneko partida atzeratzera.

Albisteak (4)