Joanekoa
Athletic – Huesca Kopako partida azaroaren 28an jokatuko da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Norgehiagoka urriaren 31n zen jokatzekoa, baina bertan behera geratu zen, MTV sarien harira San Mamesen larunbat honetan egitekoa den kontzertuagatik.
Athleticek eta Huescak elkarren aurka jokatu behar duten Errege Kopako kanporaketari dagokion joaneko partida azaroaren 28an izango da (20:45ean).
Norgehiagoka hori aste honetan zen jokatzekoa, urriaren 31n, hain zuzen ere; alabaina, bertan behera geratu zen, MTV sarien harira San Mamesen larunbat honetan (azaroaren 3an) egitekoa den kontzertua dela-eta.
Aipatu partida final-hamaseirenetako kanporaketari dagokion joaneko neurketa da. Bueltakoak, berriz, oraindik ez dauka data zehatzik, baina astebetera jokatuko da, abenduaren 4tik 6ra bitartean.