Itxi

Gaur astelehena, 21:00etan

Athleticek denboraldiko bigarren garaipena lortu nahi du Espanyoli irabazita

Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde zuri-gorriak gaur jokatuko du RCDE Stadiumean, 21:00etan. Beñat eta Cordoba dira berritasunak Berizzoren deialdian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Athleticek Espanyolen aurka jokatuko du gaur astelehena, 21:00etan, RCDE Stadiumean. Zuri-gorrien helburua da denboraldiko bigarren garaipena eskuratzea eta puntuak hirunaka pilatzen hastea.

Eduardo Berizzo entrenatzaileak hasieratik jokatzeko aukera eman zien San Joseri eta MIkel Ricori Valentziaren aurkako lehian, eta ikusi egin beharko da jarraitasuna ematen dien Espanyolen aurka. Beñat Etxebarria deialdian sartu da, azken asteetan gaixorik egon eta sendatu ostean. Cordoba ere beste berritasun bat da, Berizzok eskainitako 20 jokalariz osatutako zerrendan.

Espanyol oso denboraldi hasiera ona egiten ari da, sailkapenaren goialdean dago, eta joko ona egiten du. Hala ere, Errege Kopan galdu egin zuen Cadizen aurka (2-1). Joan Francesc Ferrer 'Rubi' entrenatzaileak Naldoren eta Hernan Perezen bajak ditu, eta astelehenean bertan eskainiko du deialdia.

Ustezko hamaikakoak:

Espanyol: Diego Lopez; Javi Lopez, David Lopez, Hermoso, Didac Vila; Granero, Marc Roca, Darder; Baptistao, Sergio Garcia eta Borja Iglesias.

Athletic: Iago Herrerin: De Marcos, Yeray, Iñigo Martinez, Yuri Berchiche; Dani Garcia, Mikel San Jose, Muniain; Susaeta, Raul Garcia eta Williams.

Epailea: Gonzalez Fuertes.

Zelaia: RCDE Stadium.

Ordua: 21.00.

Albisteak (3)

Bideoak (1)