Hauteskundeak
Abian da Athleticeko presidente berria aukeratzeko hauteskunde-prozesua
eitb.eus
Azaroaren 18an iragarri du klubak, hauteskunde-prozesua abian dagoela. Hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 28an ireki eta abenduaren 7an itxiko da.
Athleticek azaroaren 18an jakinarazi duenez, abian da klubeko presidente eta zuzendaritza-batzorde berria aukeratzeko hauteskunde-prozesua. Bestalde, hautagaitzak aurkezteko epea azaroaren 28tik abenduaren 7ra artekoa izango dela iragarri du.
Abenduaren 12an jakinaraziko da zein edo zeintzuk izango diren hautagaitzak, eta abenduaren 27an egingo dira hauteskundeak. Ordura arte, Josu Urrutia buru duen Kudeaketa Batzordeak kudeatuko du kluba.