13. Jardunaldia
Susaetak Gainza berdinduko du partida gehien jokatu dituen bosgarren jokalari moduan
Agentziak | Erredakzioa
Eibarko jokalariak Athleticekin 494. partida jokatzeko eta zuri-gorriekin partida gehien jokatu dituzten jokalarien zerrendan ‘Piru’ Gainza berdintzeko aukera izango du igande honetan Getaferen aurka.
Markel Susaetak talde zuri-gorriarekin bere 494. partida jokatzeko eta partida gehien jokatu dituzten jokalarien zerrendan 'Piru' Gainza berdintzeko aukera izango du igande honetan Getaferen aurka.
Eibarko jokalariaren aurretik Andoni Iraola (510), Joseba Etxeberria (514), Txetxu Rojo (541) eta Jose Angel Iribar (641) daude.
Gipuzkoako jokalariak Athleticekin jokatutako hamabi denboraldietan Ligako 368 partida, Errege Kopako 47, Txapeldunen Ligako 8, Europa Ligako 67 eta Espainiako Superkopako 3 partida jokatu ditu.