Osasun-parteak
Raul Garciak zartadura du belaunean eta Balenziagak, iskiosuraletako lesioa
Erredakzioa
Athleticeko bi jokalariek min hartu dute Getaferen aurkako partidan eta ez dute Kopako neurketa jokatuko.
Raul Garcia eta Mikel Balenziaga Athleticeko jokalariak lesionatu egin dira igande honetan Getaferen aurka San Mamesen jokatutako Ligako partidan, eta bietako batek ere ezingo du jokatu asteazkeneko Errege Kopako partida Huescaren aurka.
Athleticen osasun-parteek jakinarazi dutenez, Raul Garciak "zartadura ezker hankako belaunean. Froga osagarriak egingo zaizkio, eta bilakaeraren zain dago". Bestalde, Mikel Balenziagak "lesioa du ezker hankako iskiosuraletan. Froga osagarriak egingo zaizkio, eta bilakaeraren zain geratzen da".