Ofiziala
Gaizka Garitanok Eduardo Berizzo ordezkatuko du
eitb.eus
Talde zuri-gorriko egoera larria dela eta, klubak entrenatzaile kargutik kendu du argentinarra.
Gaizka Garitanok Eduardo Berizzo ordezkatuko du. Talde zuri-gorriaren egoera larria dela eta, klubak entrenatzaile kargutik kendu du argentinarra.
Talde zuri-gorriak 13 partida daramatza irabazi gabe, eta 2. Mailara jaisteko postuetan dago. Sailkapeneko egoera larriaren ondorioz hartu du erabakia Josu Urrutiak.
Denboraldia hasi zenetik, bi partida besterik ez du irabazi Athleticek: Ligako lehenengoa, Leganesen kontra (2-1), eta Kopakoa, Huescaren aurka (4-0).
Klubak orain arte egindako lana eskertu nahi izan dio argentinarrari.
Eduardo Berizzo ordezkatzea erabaki du Athletic Clubek. Abenduaren 5az geroztik, Gaizka Garitano izango da Athletic Clubeko lehen taldeko arduraduna. Mila esker Eduardo, zorte on!#AthleticClub pic.twitter.com/wf0NKtywxH
— Athletic Club (@athletic_eus) 4 de diciembre de 2018