Kargatzen...
Itxi

Agurra

San Jose, 'lotsatuta, etsita, triste eta lur jota' Berizzo kargutik kendu ostean

eitb.eus

Leer en Castellano

Mikel San Jose Athleticeko jokalariak agur-mezua eskaini die Berizzori eta haren talde-teknikoari 'twitter' sarearen bitartez.

Mikel San Jose, aurtengo Athletic - Valentzia partidan. Argazkia: EFE

Athleticek Eduardo Berizzo entrenatzailea kargugabetu du astearte honetan. Teknikari argentinarrak garaipen bakarra lortu du Ligan 14 jardunalditan, eta bolada txar horrek eragin du kargutik kentzea.

Argentinarraren kargugabetzearen ostean, Mikel San Jose Athleticeko jokalariak mezu hau eskaini die Berizzori eta haren talde teknikoari 'twitter' sare-sozialaren bitartez: "Lotsatuta. Etsita. Triste. Lur jota. Inoiz ez nuke nahiko nire entrenatzaile bat kargugabetzea, baina, zu, are gutxiago. Talde-tekniko itzela zarete, inoiz ez zaituztet ahaztuko. Onena merezi duzu Toto, Eskerrik asko".

Bestalde, erdilariak ongi etorria eman nahi izan dio Gaizka Garitano entrenatzaile berriari: "Futbolak zerbait ona badauka, ez dela gelditzen da. Ostegunean borroka berri bat. Astelehenean partida garrantzitsua San Mamesen. Ongi etorri Gaizka, bihartik aurrera plazer bat izango da zure aginduetara egotea".

 

Albisteak (1)