Ofiziala
Aritz Solabarrieta izango da Athletic B taldeko entrenatzaile berria
eitb.eus
Ondarroako entrenatzaileak ordezkatuko du Gaizka Garitano Athleticeko filialean, Eduardo Berizzo kargugabetu ondoren, Garitano izendatu baitzuen klubak lehen taldeko entrenatzaile.
Aritz Solabarrieta Baskoniako entrenatzaile ohiak ordezkatuko du Gaizka Garitano Athletic B taldeko entrenatzaile lanetan, Eduardo Berizzo kargugabetu ondoren, Garitano izendatu baitzuen klubak lehen taldeko entrenatzaile.
Ondarroako entrenatzaileak 35 urte ditu, Athleticeko jokalaria izan zen eta 2015/16. denboraldian itzuli zen Lezamara, Jose Mari Amorrortu kirol zuzendari izendatu zutenean.
Solabarrietak Sporting B taldearen aurka egingo du debuta, igandean, 12:30ean, Mareoko zelaian.