Itxi

Hauteskundeak

Uribe-Echevarriak hiru mila sinadura baino gehiago aurkeztu ditu

eitb.eus

Leer en Castellano

Athleticeko presidente izateko aurrehautagaiak eguerdian aurkeztu ditu sinadurak, Ibaiganen. Aitor Elizegiren hautagaitzak, berriz, arratsaldean aurketzuko ditu bereak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alberto Uribe-Echevarria Athleticeko presidente izateko aurrehautagaiak hiru mila sinadura baino gehiago aurkeztu ditu eguerdian, Ibaiganen.

Sinadurak aurkezteko epea gauerdian amaituko da eta aurrehautagaiek gutxienez 2.069 aurkeztu behar dituzte hauteskunde-prozesuan aurrera egiteko. Aitor Elizegi sukaldari eta aurrehautagaiak arratsaldean aurkeztuko ditu bereak.

Bestalde, Uribe-Echevarriak bere hautagaitza osatuko duten beste hiru kide iragarri ditu: Jose Ramon Garai Bizkaia pilotalekuko egungo kudeatzailea eta Jaurlaritzako Kirol zuzendari ohia; Unai Arzubiaga eta Carlos Ortiz.

Garai, Arzubiaga eta Ortiz kontuan hartuta, 16 dira Uribe-Echevarriaren hautagaitza osatzen duten kideak: Mario Fernandez Elejalde, Iñaki Ahedo, Javier Olabarri eta Genar Andrinua, Javer Aldazabal, Ramón Alkorta, Elaia Gangoiti, Izaskun Larrieta, Izaskun Kortajarena, Borja López, Laura Martínez, Silvia Muriel e Ignacio Palacios-Huerta  klubeko zuzendaritzako kide ohiak.

Hauteskundeak abenduaren 27an egingo dira.

Albisteak (4)

Bideoak (1)