Itxi

Sunadura Ibaiganen

Petronorrek eta BBK-k Athleticen jarraituko dute

Erredakzioa

Biek klubarekin duten babeste akordioa berritu dute. Ekitaldian Fernando Garcia Macua (Athletic), Mario Fernandez (BBK) eta Josu Jon Imaz (Petronor) izan dira.

Petronorrek eta BBK-k Athletic Clubekin indarrean dituzten babeste akordioak berritu dituzte, klubak jakitera eman duenaren arabera. Kontratuen sinadura gaur izan da Ibaiganen egin den ekitaldian. Bertan Fernando Garcia Macua (Athletic), Mario Fernandez (BBK) eta Josu Jon Imaz (Petronor) izan dira.

2008. urtean hasi zen Athletic eta Petronorren arteko harremana. Hiru urteko hitzarmena sinatu zuten. Urtero bi milioi euro jasoko zituen klubak eta pizgarriek ere lekua zuten akordio horretan. BBKrekin talde zuri-gorriak duen hitzarmena aspaldikoa da eta orain arte ez dira akordio ekonomikoen berri ezagutzera eman.



Albisteak (2)