Igandean, 21:00etan
Athletic-Valentzia: San Jose eta Orbaiz deialdira itzuli dira
Erredakzioa
Caparrosek Mikel Balenziaga eta Iñigo Diaz de Cerio sartu ditu ere deialdian Unai Emeryren taldeari aurre egiteko. De Marcosek Iraolaren lekua hartuko du hasierako hamaikakoan.
Joaquin Caparrosek Mikel San Jose eta Pablo Orbaiz berreskuratu ditu Valentziari San Mamesen aurre egiteko. Gainera, Mikel Balenziaga eta Iñigo diaz de Cerio ere deialdian sartu dira. Andoni Iraolak Ligako minutu guztiak jokatu ondoren ezin izando du jokatu txartel horien pilatzeagatik, eta bere legua Oscar De Marcos arabarrak hartuko du eskuin hegalean.
Ustaritz Aldekoaotalora, Xabier Castillo eta Ander Iturraspe deialditik at utzi ditu Utrerako entrenatzaileak Valenztiaren aurkako norgehiagokarako, erabaki teknikoak direla eta. Horrela, deialdian, esandako jokalariez gain, Iraizoz eta Raul atezainak eta Toquero, Koikili, Amorebieta, David Lopez, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Susaeta, Gurpegi, Javi Martinez, Muniain eta Ekiza sartu dira. Caparrosek Urko Vera, Aitor Ocio, Igor Martinez eta Iñigo Perez deialditik kanpo utzi ditu, hala nola Aurtenetxe eta Ibai Gomez lesionatuak ere.