Itxi

Hauteskundeak 2018

Dena prest da Ibaiganen, bazkideek Athleticeko presidente berria hauta dezaten

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Leer en Castellano

Hautetsontzi guztiak zabalik daude jada talde zurigorriaren egoitza nagusian, eta bazkideek erabaki irmoa hartu beharko dute: Uribe-Echevarria edo Elizegi. Jardunaldiaren berritasun guztiak, hemen.

Aitor Elizegi eta Alberto Uribe-Echevarría. Argazkia: EITB

Atzera kontua hasi da jada Ibaiganen Athleticeko presidente berria zein izango den aukeratzeko lehian. Asteazken honetan eman zaio amaiera hauteskunde-kanpainari ETBn egindako elkarrizketekin, eta hortaz, gaur, abenduak 27, Alberto Uribe-Echevarriaren edo Aitor Elizegiren alde egiteko eguna iritsi da. Jarraipena edo aldaketa. Aurki izango dugu erantzuna.

Bitartean, jarrai itzazue jardunaldiko berritasun guztiak, hautagaien botoak eta askoz gehiago, hemen, eitb.eus webgunean.

"Bazkideak dira hitza hartu behar dutenak eta jada informazio nahiko dute erabakia hartu ahal izateko. Ez nago ez kezkatuta ezta lasai ere, soilik zain", azaldu du Uribe-Echevarriak goizeko 10:00ak inguruan bere botoa eman ostean. "Goiz da oraindik estatistikaren inguruko ondorioak ateratzeko" adierazi du hautagaiak, hala ere, esan duenez, "jende nahiko hurbiltzen ari da Ibaigane Jauregira eta jardunaldi bukaera arte horrela izatea espero dut".

Eguerdiko 11:45ak inguruan, Aitor Elizegik ere bere botoa eman du zera azpimarratuz: "hauteskundeak baloia geldi dagoenean egin beharko lirateke".

Gaurko gaueko 21:00ak arte dute izango dute bazkideek botoa eman ahal izateko aukera. Bestalde, gogoratu, gaur, 22.15etatik aurrera programa berezia izango dugula zuzenean ETB4n eta eitb.eus webgunean hauteskundeek bere horretan eman duten guztiaren inguruan. Ez ezazue galdu.

Albisteak (1)

Bideoak (2)